2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da hasierako onespenean zegoen horretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
–181.286,15 euroko kreditu berezia gaitu edo ematea “4540-61900-Bakedano, Gollano eta Artatza arteko bidea hobetzea” izeneko gastuen aurrekontu-partida berrian. Honako diru-sarreretako aurrekontu-partiden bidez finantzatuko da:
- “7508002 Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntza, Bakedano, Gollano eta Artatza arteko bidea hobetzeko”; zenbatekoa: 103.741,69 euro.
- “87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 2018. urteko aurrekontu-ekitaldikoa”; zenbatekoa: 77.544,46 euro.
Ameskoabarrenean, 2019ko apirilaren 24an.–Alkatea, Martin José López de Zubiria San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1904867