76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2019ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Txulapaingo Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespena 2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu dira 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 128.816,04 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.330,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 170.526,74 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 38.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 352.672,78 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 114.035,89 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 117.316,89 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 43.770,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 77.550,00 euro.

Gastuak, guztira: 352.672,78 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraituz.

Markalainen, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1904687