75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

786/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 667/2019 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, bukatutzat eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile (D maila) eta administrari (C maila) izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Akats bat atzeman denez Pedro María Martínez Pitillas jaunari adjudikatutako lanpostuaren zenbakian eta Alicia Soba Zúñiga andreari adjudikatutako lanpostuaren gaineko informazioan, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Martxoaren 11ko 667/2019 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea ondoren adierazten den moduan. Ebazpen horren bidez, bukatutzat eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile (D maila) eta administrari (C maila) izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Honela dioen tokian:

IZENA

LANPOSTU
ZENBAKIA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURT.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

MARTINEZ PITILLAS,

PEDRO MARIA

18

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO ESTATISTIKA INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

SOBA ZUÑIGA,

ALICIA

30340

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

UNIBERTSITATEEN ETA HEZK. BALIABIDEEN ZN

TUTERA

FUNTZIONARIOA

Honela esan behar du:

IZENA

LANPOSTU
ZENBAKIA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURT.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

MARTINEZ PITILLAS,

PEDRO MARIA

1008

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO ESTATISTIKA INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

SOBA ZUÑIGA,

ALICIA

30340

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

UNIBERTSITATEEN ETA HEZK. BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunei. Interesdunei adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1904657