75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Luis Ángel García Nicolás jauna Diziplinaren eta Ingurumenaren Kontrol Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendapena eginen du bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik 2019ko martxoaren 28an, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Luis Ángel García Nicolás jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Diziplinaren eta Ingurumenaren Kontrol Juridikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1905099