75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

79/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, aldatzen duena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi zituena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 22an emandako 456/2016 Foru Aginduaren bidez (2017ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak (2019ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa) agerian uzten du arau berri honi esker koordinazio mekanismoak indartu nahi direla esparru honetan, eta, horretarako, aurreikusten da koordinazio unitate bat sortzea barruti bakoitzaren egitura organikoan.

Era berean, “Unitateen eta lanpostuen zerrenda” izeneko 4. artikuluko 1. apartatuan, koordinatzaileari buruzkoan, azaltzen denez, koordinazio unitatea Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako unitate organikoa da, eta aipatu atalari dagokio hura antolatzea eta zuzentzea, bai eta lan eskaerak zehaztea eta basozainei jarraibideak ematea ere; basozainek koordinatzaileari eman beharko diote beraien lanaren berri.

Azkenik, egiturari buruzko lehen xedapen gehigarrian ezartzen denaren arabera, urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duenak, indarra hartu ondoko bi hilabeteetan, ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak, foru agindu bidez, departamentuaren egitura aldatuko du, eta bertan sartuko dira foru dekretu horretan ezarritako koordinazio unitateak, bulego burutzak izanen direnak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 55.2. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. 2. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“2. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa, Plangintza eta Garapen Bulegoa, Administrazio Laguntzako Bulegoa, eta koordinazio unitate hauek: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera.

b) Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuari atxikita: Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

c) Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari atxikita: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa, Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa, Klima Aldaketaren Bulegoa eta Ingurumen Hezkuntza eta Informazioaren Bulegoa.

d) Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

e) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa.

f) Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikita: Kontrol eta Kalitate Bulegoa eta Baliabide Atmosferiko eta Hidrikoen Kontrol Sareen Bulegoa.

g) Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikita: Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa eta Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

h) Ingurune Naturalaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

i) Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

j) Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoak Lehengoratzeko Bulegoa.

k) Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari atxikita: Ekosistema Mediterraneoen Bulegoa.

l) Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikita: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa, Espezieen eta Habitaten Bulegoa eta Ehiza Baliabideen Bulegoa.

m) Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

n) Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikita: Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa, Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa eta Paisaiaren Bulegoa.

o) Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari atxikita: Udalez Gaindiko Planen Bulegoa eta Landa-lurzoruaren Bulegoa.

p) Hirigintza Atalari atxikita: Hirigintzaren arloko Lankidetza Bulegoa.

q) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita: Diziplinaren eta Ingurumenaren Kontrol Juridikoaren Bulegoa.

r) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita: Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.”

2. 36 ter artikulu berria sortzen da. Hona testua:

“36 ter artikulua. Koordinazio unitateak.

Hamaika koordinazio unitate sortzen dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 5eko 288/2018 Foru Aginduaren bidez ezarritako barrutietako bakoitzean bat: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera.

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak izanen dituzte.”

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko apirilaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1905012