75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2019ko lan egutegia

Tafallako Udaleko alkateak, 2019ko otsailaren 25ean, osorik argitaratzen den ebazpen hau eman zuen:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 17an eman 312/2018 Ebazpenari jarraikiz, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, eta abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, horren bidez aldatu baitzen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa eta ezarri baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuko testu bateginaren aplikazio eremuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen Nafarroako Foru langileen urteko lan egutegia,

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehena.–2019ko lan egutegia onestea, Tafallako Udaleko udal bulegoetan lan egiten duten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Urtarrilaren 21a: San Sebastian (Tafallako zaindaria) ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Lan egiteko ez diren egunak, udal bulegoak itxita egonen direnak:

–Abuztuaren 14a, 16a, 19a eta 20a: Tafallako bestak.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 26a.

–Abenduaren 31.

Bigarrena.–Tafallako Udaleko bulegoetan egiazko 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da, oro har: astelehenetik ostiralera, 07:45etik 15:00ak arte. Udal bulegoetako langileen sindikatuen ordezkariek ordutegiaren malgutasunari buruz egin proposamena dela eta, erabakitzen da ezen nahitaez aritu beharko dela 08:15etik 15:00etara; gainerako 30 minutuak langileek nahi erara egiten ahalko dituzte, malgutasunez, 07:45etik 08:15era eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

Laugarrena.–Zerbitzuaren beharren ondorioz bestelako lanaldi mota bat duten udal langileei ez zaie aplikatuko aurreko paragrafoetan aipaturiko lanaldiaren banaketa.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Tafallako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1903851