75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasierako onespena kudeaketa-hitzarmena, lursail-berrantolaketan eragina duena, Iruña-Burlata Plan Bateratua
(Efidistrict proeiktua) garatzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko apirilaren 9an:

JOB 09-ABR-19 (15/CV).

«Ikusirik espedientean jasota dauden agiriak, eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2019ko apirilaren 9an emandako txostenarekin bat, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko lursail-berrantolaketan eragina duen Kudeaketa Hitzarmenaren agiria.

2.–Erabaki hau ukitutako pertsonei helaraztea eta espedientea jendaurrean paratzea hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.»

Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1905157