75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasierako onespena Iruña-Burlata Plan Bateratuaren UE-1 (Efidistric-Txantrea proiektua) urbanizatzeko proiektua

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko apirilaren 9an:

JOB 09-ABR-19 (16/CV).

«Ikusirik espedientean jasota dauden agiriak, eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoek 2018ko urriaren 18an emandako txostenarekin bat, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Iruña-Burlata Plan Bateratuaren UE-1 urbanizatzeko proiektua (Efidistric-Txantrea proiektua), zeinaren izapidea Javier Martinez León jaunak aurkeztu baitu Navarra Suelo y Vivienda SAren izenean.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, hogei eguneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hortik aitzina. Halaber, Udalaren iragarki taulan eta tokiko prentsan argitara ematea.»

Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1905156