75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera ematea Iruña-Burlata Plan Bateratuaren esparruan dagoen Ezkabako bidea delakoa Nafarroako Gobernuari doan lagatzeko espedienteari, bero-ekoizpenerako zentral bat eraikitze aldera (Efidistrict proiektua)

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2019ko apirilaren 9an:

JOB 09-ABR-19 (18/CV).

Ikusirik Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ondare Zerbitzuak 2019ko martxoaren 14an egindako eskaera, eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2019ko apirilaren 9an emandako txostenarekin bat, honako hau erabakitzen da:

1.–Besterengarritzat aitortzea “Ezkabako bide zaharra” deituriko bidea, iparraldean PA-30 ingurabidea, ekialdean eta hegoaldean Burlatako bidea eta mendebaldean Iruñeko Katastroko 6. poligonoaren 1620. lursaila mugakide dituena eta Iruña-Burlata Plan Bateratuaren esparruan kokatuta dagoena, bero-ekoizpenerako zentral bat eraikitze aldera (Efidistrict proiektua), ondarekoa, kalifikazio-juridikoaren aldaketa dela eta.

2.–Hasiera ematea bidea Nafarroako Gobernuari doan lagatzeko prozedurari, honako inguruabar eta baldintza hauekin bat:

a) Lagapenaren menpeko baldintza suntsiarazlea da bidea Efidistrict Fwd proiektuko Bero-ekoizpeneko Zentrala hartzeko eremuaren lursail-berrantolaketan txertatzeko bideratzea.

b) Eragiketa eskritura publikoetan gauzatu ahalko da Nafarroako Gobernuak hori egoki jotzen badu, bere gain hartuko dituelarik hura gauzatzeko gastuak.

3.–Espedientea jendaurrean paratzea hamabost egunez, iragarkiak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta tokiko prentsan.

4.–Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuari, Navarra de Suelo y Vivienda SAUri (NASUVINSAri) eta Burlatako Udalari.

Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1905155