75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

Ordenantza, 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa. Behin betiko onespena

El Bustoko Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2019ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, baita El Bustoko Udalaren ediktuen taulan ere.

Argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganda, ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaeran xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, osorik, 5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza, eragin juridikoa izan dezan.

Behin betiko onespenaren iragarki horren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara, aipatzen diren epeetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita: Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; eta/edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio-ordena bereko Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

El Buston, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

5.000,00 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

Zioen azalpena

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak, administrazio publiko guztien eremuan eta 2015eko urtarrilaren 15etik aurrerako ondorioekin, hornitzaileen betebeharra ezartzen du, emandako zerbitzu edo ondasunen faktura elektronikoa egin eta igortzeko eta, 4. artikuluan, arau orokor horren salbuespen bat jasotzen du: administrazio publikoek fakturazio elektronikoa egitetik salbuesten ahal dituztela 5.000,00 euro arteko zenbatekoa duten fakturak; horretarako, Legeak dioenez, arauen barrenean jokatu beharko da, hau da, ordenantza bat onetsita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan xedatuari jarraituz.

25/2013 Legean ezarritakoa betetzeko eta Espainiako administrazio publikoen fakturazioari buruzko araudi berrira egokitzeko, El Bustoko Udalak, 2015eko otsailaren 16an, erabaki zuen El Bustoko Udala atxikitzea “FACE-Faktura elektronikoen sargune orokorra” izeneko plataforma elektronikoari. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzarena da aipatu plataforma. 25/2013 Legearen 4. artikuluan jasotzen den legezko gaikuntza erabiltzea egokia eta komenigarria dela iritzirik, El Bustoko Udalak, bere erregelamenduak egiteko ahala erabiliz eta bere eskumenaren eremuan, xedapen orokor hau eman du:

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan ezarritakoa erabiliz, El Bustoko Udalak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

El Buston, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L1903799