75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Armañantzasko Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txosten osoa berrikusteko tramiteak abiaraztea, txostenaren proiektuaren idazketa enkargatzea eta Udalak Batzorde Mistoan izanen dituen ordezkariak izendatzea.

Enkargatutako proiektua jasorik, Armañantzasko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egindako proiektuaren edukia.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Armañantzasen, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1904626