75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Aranaratxeko Udalak, 2019ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Aranaratxeko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua, eta honako hauek izendatzea batzorde mistoko Udalaren ordezkari: María Asunción Arrastio Corres, Marta Pérez de Albéniz Ruiz eta Jesús Ruiz de Larramendi Aguirre.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aranaratxen, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1904685