75. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “Konexioa egitea Lekunberriko industrialdean eta herrigunean dagoen gas naturaleko sarearekin, erregulazio eta neurketa estazio bat jarriz. Negdia Navarra SAk sustatu du Lekunberriko udal-mugartean (GN-407-Lekunberri espedientea)”.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Nedgia Navarra SAren eskaera hau:

Proiektu hau egiteko administrazio baimena eta onespena: “Instalazioak baimendu eta egiteko proiektua, konexioa egiteko Lekunberriko industrialdean eta herrigunean dagoen gas naturaleko sarearekin, erregulazio eta neurketa estazio bat jarriz, Lekunberriko udal-mugartean.

Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak, 20 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan). Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1904854