72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

132E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Amaya Bacaicoa Hualde andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 158E/2019 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdian.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren kalifikazio epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko. Izangai hori ez denez Amaya Bacaicoa Hualde andrea, bidezkoa da hura kargutik kentzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Amaya Bacaicoa Hualde andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau Amaya Bacaicoa Hualde andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzara, Profesionalen Zerbitzura eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitatera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1904372