72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Laguntza Zerbitzuko buru den José Andonegui Navarro jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Apirilaren 4ko 360/2017 Foru Aginduaren bidez, José Andonegui Navarro jauna Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

José Andonegui Navarro jauna 2017ko apirilaren 5ean jabetu zen postu horretaz.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 26an emandako 122E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko apirilaren 5etik aurrera.

Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kirurgikoen Zuzendariordetza Asistentzialak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko apirilaren 5etik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da José Andonegui Navarro jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den José Andonegui Navarro jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebeterako luzatzea, 2019ko apirilaren 5etik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari, eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1904163