72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 26. lurzatian. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Lizasoko (Ultzama) UE 0.10 exekuzio unitateko (2. poligonoko 26. lurzatia) xehetasun-azterketaren espedientea, Pedraza Capital SL entitateak eskaturik. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1903777