72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, norgehiagokako araubidean irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdiarena, euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 447828.

2019ko martxoaren 29an, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Zinegotzi Ordezkariak irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteei diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñean euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak egin ditzaten, onetsi zuen.

Xedea: zati batean diruz laguntzea 2019an irabazi-asmorik gabeko entitateek euskararen erabilera sustatu, hedatu eta/edo normalizatzeko jarduerak egiteko gastuak.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Zinegotzi Ordezkaria, Aritz Romeo Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1904660