72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 596. lurzatian. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa Oztegin kaleko 31ko hiri-lurzatian (13. poligonoko 596. lurzatia), horren lerrokadurak aldatzeko. Iosu Barberena Igoak sustatu du.

Aldaketa puntual xehatuaren hasierako onespena, 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, argitaratu zen, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Lekunberriko Udalaren 2019ko urtarrilaren 9ko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea Oztegin kaleko 31ko hiri-lurzatiaren (13. poligonoko 596. lurzatia) lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa.

Lekunberrin, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Eranskina

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1903892