72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Oihan enkantea

Igantziko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–Berrizaun, Frain eta Onbordi alderdietan, 770 zuhaitz (haritz amerikanoa, gaztain japoniarra, akazia eta platanoak), 369,48 metro kubiko enbor ttiki eta 372,20 metro kubiko egur egiten dutenak. PEFC oihan ziurtagiria dute. Hasierako prezioa: 25.300,00 euro (BEZa kanpo).

Proposamen ekonomikoak Igantziko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2019ko apirilaren 26ko eguerdiko 12:00ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2019ko apirilaren 29an, 19:30ean.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Igantzin, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1904822