72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Ikasketen diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2018ko abenduaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ikasketen diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Txostena hogeita hamar eguneko epean jendaurrean egon ondotik inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoren indarrean jarriko da, eta behar diren ondorio juridikoak izanen ditu.

Lintzoainen, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkate-udalburua, Enrique Garralda Erro.

IKASKETEN DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Paragrafo hau kenduko da:

4.4.–Behe mailako karrera egin ondoren, karrera berean baino goi mailakoan jarraitzen duen ikaslea: 4.2 zatian aipatutako metodo berdina aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: L1904641