72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Isidoro Fagoaga Musika Eskolako prezio publikoen tarifen
aldaketa 2019ko ekitaldirako. Hasierako onespena

2019ko apirilaren 3an Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Hasiera batean onestea Isidoro Fagoaga Musika Eskolako prezio publikoen tarifen aldaketa 2019 ekitaldirako, espedientean ageri den xehetasunarekin.

2. Erabaki hau jendaurrean jartzea 30 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki taulan iragarri ostean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Hasierako onespen hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da gertaera hori behin betiko testuarekin batera, eta data horretatik aurrera hartuko du indarra.

Beran, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1904819