72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren
karga-tasak, 2019an. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa 2019an indarra izanen duten hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuota eta karga-tasetan (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 26koa).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Armañantzasen, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1904625