72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez ematen dituen aginduak bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Armañantzasen, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1904624