72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Inmaculada Fortanet Cervera andrea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko Kontabilizazio Prozedura Berezien Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela. Espedientean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko aldeko txostena dago.

AGINDU DUT:

1. Inmaculada Fortanet Cervera andrea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko Kontabilizazio Prozedura Berezien Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kontabilitate Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1904544