72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu-aldaketen hamar espediente (3-12/2019 espedienteak, biak barne), hiru kreditu-gehigarri eta zazpi kreditu berezi gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteei eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzei jarraitu beharko zaie espedienteak tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedienteak aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2019ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1904769