72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko maiatzaren 18an bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2019. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko apirilaren 24an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1904740