72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Galdioko AA-3 unitatean. Hasierako onespena

Allingo Udaleko alkate Eduardo Martinicorena Mortalek, Alkatetzak, 2019ko martxoaren 28an eman 28. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Galdioko AA-3 unitatean, Urquia Lus teknikariak idatzia eta Miram Ros Teresek eta Roberto Garin Aranak sustatua, eraikinaren lerrokadurak eta bolumena definitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Amillaon, 2019ko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1904638