72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Birzatitzeko proiektua, Munetako UNC-2 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2019ko martxoaren 28an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen birzatitzeko proiektua Munetako UNC-2 jarduketa unitatean. Sustatzaileak Felix, Ignacio eta M.ª Isabel Patrocinio Echeverría Echeverría dira, unitatea birzatzitzeko xedez borondatezko birzatiketa batzordean bilduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Amillaon, 2019ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1904637