72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa herri-lurren desafektazioan, Eólica Ablitas SLUri lagatzeko, bi parke eoliko eraiki eta instala dizan
(Ablitas I eta Ablitas II). Jendaurrean jartzea

Ablitasko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

2018ko azaroaren 7ko osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren aldeko botoa izanda, erabaki zen hasiera batez onestea herri-lurrak desafektatzeko baldintza-agiria, aurkeztutako proiektu teknikoaren arabera, Eólica Ablitas SLUri lagatzeko, Ablitas I eta Ablitas II parke eolikoak instala zitzan.

Erabakia 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an.

Proiektua aldatu egin da eta, ondorioz, baita lurzatien zerrenda ere; horrez gainera, erabilera lagatzeko baldintzetan errekerimenduak egin ditu Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalak.

Hori guztia ikusirik, hasierako espedientea osatu eta zuzendu behar da, eta jendaurrean paratu, ukitzen diren lurzati guztien zerrendarekin batera. Horrenbestez, 2019ko apirilaren 3ko osoko bilkuran erabaki zen, legez eskatzen den gehiengoa izanda, erabakia aldatzea, honelaxe:

1. Hasiera batean onestea lurzati hauetako herri-lurren desafektazioa, bakoitzean ukitutako azaleran, proiektu teknikoaren eta horren aldaketen arabera, espedientean jasotako plano eta deskribapenarekin bat, haien erabilera Eólica Ablitas SLUri lagatzeko.

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA

10

756

45,51

10

1076

230,79

10

1303

323,08

10

1358

21964,20

10

1360

27166,20

10

1361

22634,73

10

1373

4610,52

10

1374

23849,75

10

1375

1872,85

10

1409

66677,78

10

1413

28327,65

11

769

519,97

11

770

3165,25

11

771

3900,44

11

772

628,96

11

773

491,36

11

774

59,11

11

791

45030,22

11

792

2573,76

11

793

2156,43

11

794

241,51

11

795

1513,57

11

796

89,47

11

860

2320,67

11

861

602,91

11

862

2188,27

11

863

280,63

11

864

42139,15

11

877

146,45

14

651

621,76

2. Onestea desafektatu beharreko lurren erabilera lagatzea arautuko duen baldintza-agiria, Ablitas I eta Ablitas II parke eolikoak instalatzeko, eta 30 urteko lagatze-epea ezartzea.

3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea, interesdunen eskura baitago udal Idazkaritzan, jendaurrean jartzea berriz, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean hamabost egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen laugarren artikuluaren bosgarren apartatua aplikatuz; proiektua foru interesekoa deklaratu zen Nafarroako Gobernuaren 2019ko urtarrilaren 23ko Erabakiaren bidez), bizilagunek eta interesdunek hura udal Idazkaritzan aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

4. Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, herri-lurren desafektazioari dagokionez, horien erabilera Eólica Ablitas SLU enpresari lagatzeko, aprobetxamendu berezia egin dezan; halaber, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onesteko ezartzen dituen baldintzei loturik egonen da.

Ablitasen, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1904742