72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Ikuskatzaile lanpostu bat betetzeko deialdia. Izangai onartuen behin betiko zerrendaren onespena

Datako egunean, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak ondoko ebazpen hau eman zuen:

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Gobernu Batzarrak 2017ko urriaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko ikuskatzaile izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Erabaki hori 2018ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea.

Horiek horrela, EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko ikuskatzaile izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Onartuak:

PÉREZ OMEÑACA, ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Udalaren web orrian (www.tudela.es), deialdiaren iragarkian, "lan-eskaintzak" atalean.

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2019ko martxoaren 28an.–Batzordeko burua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1904643