72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, María Vela Jaurrieta andrea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Ataleko Erosketa Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aurreikusten du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Vela Jaurrieta andrea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Ataleko Erosketa Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ondare Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1904543