72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1102E/2019 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 11n emandako 6E/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 28an emandako 808E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetza erabiliz.

Iruñean, 2019ko martxoaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

AZPARREN URIZ, MARIA ELENA

ESPARZA DIAZ, BLANCA

GARCIA MARTIN, SERGIO

GOIZUETA ABUIN, GEMA

GOMEZ SOLA, AINARA

LÓPEZ BARRENA, MARIA EUGENIA

MOLINA FERNANDEZ, SANDRA

RASCON RODRIGUEZ, BEATRIZ

–Baztertuak:

OCHOA PÉREZ, PATRICIA (1)

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

AIZPUN LARRAÑAGA, MARIA ANGELES

ANDRES FERNANDEZ, MARIA EUGENIA

ANTON ZABALEGUI, MARIA ELENA

DICASTILLO SENOSIAIN, MARIA CRUZ

GARCIA CIORDIA, SOFIA

LARRAMENDI LOPEZ, CRISTINA

LED AZAGRA, JESUS ANGEL

MARTINEZ HERMOSO-MENDOZA, SAGRARIO VI

NAVARRO GARDE, JAVIER

OCHOA PLAZA, CRISTINA

ZAMARBIDE PEREZ, CRISTINA

–Baztertuak:

IGLESIAS DOMINGUEZ, VICTOR (2)

Baztertzeko arrazoiak.

(1) 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(2) 2.1.2.b) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1904380