72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1101E/2019 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Medikuntza fisiko eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 22ko 52E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Medikuntza fisiko eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 7an emandako 838E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Medikuntza fisiko eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetza erabiliz.

Iruñean, 2019ko martxoaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Medikuntza fisiko eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

BUSTO CRESPO, OLIVIAS

ANGUESA SANCHEZ, VIRGINIA

–Baztertuak:

LOPEZ BALLERO, MARIA FATIMA (1)

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

Baztertzeko arrazoiak.

(1) 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1904379