72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

284/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Amaya Bacaicoa Hualde andrea Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.2 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzako zerbitzuetako eta ataletako burutzak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Amaya Bacaicoa Hualde andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko estatutupeko langilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Amaya Bacaicoa Hualde andreari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1904771