72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65E/2019 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana María Iturralde Guembe andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Ana María Iturralde Guembe andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 2an.–Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria (titularraren ordez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren martxoaren 28ko 38/2019 Foru Aginduaren arabera), Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F1904542