72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

140E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Begoña Salvatierra Galduroz andrea Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan aritzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatua beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aldeko txostena eman duelarik –funtzio publikoaren arloko ardura duen aldetik–, Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak adostasun txostena igorri duelarik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Begoña Salvatierra Galduroz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan aritzeko.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1904554