72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

133E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Alejandra Judith Chamorro Camazón andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, harik eta lanpostu horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 10eko 1663/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko burutza betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez, bitarte baterako izendapenaz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 158E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren kalifikazio epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan harturik aurrekoa eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, 2019ko martxoaren 5ean, proposatu du Alejandra Judith Chamorro Camazón andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeterako, hiru urte arte luzatzen ahal dena).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Alejandra Judith Chamorro Camazón andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau Alejandra Judith Chamorro Camazón andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzara, Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1904373