71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

122/2019 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezartzen da 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 15ean eman 593/2018 Ebazpenak eskolaldi etengabearen eta eskolaldi malguaren ezarpena arautzen du, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Berezikoetan, hala publikoetan nola pribatu itunduetan.

593/2018 Ebazpen horretan ezarri ziren ikastetxe eskatzaileek bete beharreko baldintzak eskolaldi etengabearen edo eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.

Ikastetxe eskatzaileek aurkeztutako proiektuak azterturik eta aipatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren txostena, eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan modu esperimentalean ezartzearen aldekoa Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskolaldi etengabea 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan modu esperimentalean ezar dadila onestea Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan (I. eranskinean zerrendatuta dauden horietan), Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 15ean emandako 593/2018 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direlako.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak

IKASTETXEA

MOTA

HERRIA

ESKOLALDI MOTA

1

Mendialdea I IP

Publikoa

Berriozar

Etengabea

2

San Donato IP

Publikoa

Etxarri Aranatz

Etengabea

3

Arrano Beltza IP

Publikoa

Iturmendi

Etengabea

4

Oihanzabal IP

Publikoa

Jauntsarats

Etengabea

5

Julian Mª Espinal Olcoz IP

Publikoa

Mendigorria

Etengabea

6

Nicasio de Landa IP

Publikoa

Iruña

Etengabea

7

Vázquez de Mella-Bayonne IP

Publikoa

Iruña

Etengabea

8

Uxueko IP

Publikoa

Uxue

Etengabea

9

Urdiaingo Herri Eskola

Publikoa

Urdiain

Etengabea

Iragarkiaren kodea: F1903781