71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

817/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren 3.3 apartatuan atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoan akats bat dagoela ikusirik, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 505/2019 Ebazpenaren 3.3 apartatuan atzemandako akatsa. Aipatu ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Hortaz, honela dioen tokian: “azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 15,60 euroko tasa ordaindu beharko da”, honela behar du: “azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 26 euroko tasa ordaindu beharko da”.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1904841