71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUENIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko martxoaren 28an egin bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoaz, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan 2/2019 aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarri bati dagokiona.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta behar diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena betez.

Cintruenigon, 2019ko apirilaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1904585