71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UCI-3 San Andrés esparruan,
19. poligonoko 12. lurzatian. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2019ko otsailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena UCI-3 San Andrés esparrua (19. poligonoko 12. lurzatia). Solidus San Andrés SLk sustatu du (IFK: B 81936148, Abelan San Andrés).

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Atarrabian, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1904628