71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Torres del Rioko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txosten osoa berrikusteko tramiteak abiaraztea, txostenaren proiektuaren idazketa enkargatzea eta Udalaren ordezkariak izendatzea Batzorde Mistoan.

Enkargatutako proiektua jasorik, Torres del Rioko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egindako proiektuaren edukia.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Torres del Rion, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1904453