71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez ematen dituen aginduak bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Torres del Rion, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1904451