71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2. eta 3. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2019ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ESPEDIENTEA: 2

Kredituen sorrera, diru-sarreren bitartez, kapituluz kapitulu laburturik

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsioak: energia eta segurtasun efizientzia berritzea eta hobetzea, Sartagudako herriko argietan eta obren zuzendaritza, osotara: 94.566 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Tokiko Inbertsio Plana. “Herriko argiak” toki programazioa: 46.890,60 euro.

Tokiko Inbertsio Plana: Libreki erabakitzekoak: 47.675,11 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 94.566 euro.

ESPEDIENTEA: 3

Osoko bilkuraren goranzko doikuntzak, kapituluz kapitulu laburuturik

GASTUAK

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 43.553 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 30.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.800 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak: 69.000 euro.

Gastuak, guztira: 155.353 euro.

DIRU-SARRERAK

Diru-sarrerak: Aurrekontu luzatuko diru-sarreretan den marjina: 155.353 euro.

Sartagudan, 2019ko martxoaren 29an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1904447