71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Finken normalizazioa, Iruñeko Udalaren katastroko 5. poligonoko 2087. lurzatian eta V-1 izeneko bideko lurzatian, S-1, U.I. IX “Beloso” sektorearen baitan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 26an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-MAR-19 (5/CV).

«Espedientearen agiriak ikusirik, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko martxoaren 14ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko martxoaren 15eko txostenarekin, HAU ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea proiektu hau: finken normalizazioa, Iruñeko Udalaren katastroko 5. poligonoko 2087. lurzatian eta V-1 izeneko bideko lurzatian, S-1, U.I. IX “Beloso” sektorearen baitan. Francisco Javier Diez Bazánek sustatu du.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabortz egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.»

Iruñean, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1904627