71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Galipentzun, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkateordea, Adrián Mateo Beroiz.

Iragarkiaren kodea: L1904572