71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat zeinak jorratzen baitu 2019ko abenduaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egon zen Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, behin iragarkia 2017ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an, argitaratu eta biharamunetik aitzina, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten bidezko interesa dutenek, nahi bazuten. Aurkakorik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Fontellasen, 2019ko otsailaren 24an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

ZERGA-TASAK

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,3715.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko Zerga: Udalaren indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera. Eta karga-tasa bera, %20.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

ONDAREKO DIRU-SARRERAK

–Ureztapenak: 13,5 euro/erregua.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Konpultsa: 2 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3-ko fotokopiak: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: euro bat.

–Kolorezko fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: euro bat.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: euro bat.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, betiere gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2019ko apirilaren 1a baino lehen badaude erroldatuak).

–Nitxoak: 700 euro.

–Pasabideak: 75 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat joko dira 2019ko apirilaren 1a baino lehenago erroldaturik daudenak).

Bonuak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

–Lagun baten bonua: 61 euro.

–Erroldatu gabeko lagun baten bonua: 86,50 euro.

–Erroldatu gabeko lagun baten bonua, hilabetekoa: 54 euro.

–2 lagunen bonua: 93,50 euro.

–Erroldatu gabeko 2 lagunen bonua: 139,50 euro.

–3 lagunen bonua: 124 euro.

–Erroldatu gabeko 3 lagunen bonua: 177 euro.

–4 lagunen bonua: 149,50 euro.

–Erroldatu gabeko 4 lagunen bonua: 199,50 euro.

–5 lagunen bonua: 158,50 euro.

–Erroldatu gabeko 5 lagunen bonua: 214,50 euro.

Sarrerak:

–Haurren sarrerak (0tik 3 urte bete arte): dohainik.

–Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.

–Helduen sarrera (11 urte betetzetik goiti): 7 euro.

–Deskontuak 65 urtetik goitiko lagunentzako bonuetan: %50.

–Deskontuak erroldatu gabeko 65 urtetik goitiko lagunendako abonamenduetan: %20.

Gimnasioko eta pilotalekuko bonuak:

–20 saioko bonuak: 40 euro.

–20 saioko bonua erroldatu gabeentzat: 55 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 2 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeentzat: 3 euro.

Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

–Kirol askotarako barreneko pista: 25 euro/ordua.

–Futbol zelai txikia: 100 euro/ordua.

–Padel pista:

  • 3,5 euro laguneko.
  • 15 orduko bonua: 40 euro laguneko.

Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileendako erabilera esklusiboa: 2 euro/ordua.

Kalea obretarako okupatzea: 1 euro/metro koadroa/eguna, laugarren egunetik aitzina.

Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro/etxebizitza.

Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 213,50 euro.

Lur banantzeak egiteko lizentziak: 51 euro.

Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak adierazten dituen tarifak.

Bestetako saltokiak, barrakak, etab.: 1 euro/metro koadroa/eguna.

Musika Eskola:

Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat

30 euro

Hastapena (45 minutu)

17 euro/hilabetea

Solfeoa bakarrik

22 euro/hilabetea

Matrikula, kanpotarrentzat

55 euro

Musika tresna bakarrik (30 minutu)

28 euro/hilabetea

Musika tresna bakarrik (45 minutu)

34 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (30 minutu)

50 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (45 minutu)

56 euro/hilabetea

Solfeoa (60 minutu) eta bi musika tresna (45 minutu eta 45 minutu)

80 euro/hilabetea

Bi musika tresna (30 minutu eta 45 minutu)

62 euro/hilabetea

Udalaren lokalak lagatzea (Kultur Etxeko 1 eta 2 gelak):

–Oro har: 150 euro/ordua.

–Udal taldeentzat: 50 euro/ordua.

–Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro/ordua.

Ostatuen terrazak: 6 euro/metro koadroa, ordenantzaren arabera.

Aulkiak alokatzea: euro 1 aulkiko.

Iragarkiaren kodea: L1902792