71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 5/2019 espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esteribarren, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1904570