71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ollokiko gizarte-etxearen funtzionamendua arautzen duen erregelamendua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ollokiko gizarte-etxearen funtzionamendua arautzen duen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esteribarren, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1904569