71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa “Zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak dirutan ordaintzeko kalkulua arautzen duen udal ordenantzan”. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa “Zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak dirutan ordaintzeko kalkulua arautzen duen udal ordenantzan”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da “Zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak dirutan ordaintzeko kalkulua arautzen duen udal ordenantzaren” aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1904444